Honi buruz

Points de Vue nazioarteko arte urbanoaren festibala da, 2017an sortua. Communauté d’Agglomération Pays Basqueerakundeak antolatzen du, lurraldeko udalerrien, Ville de Bayonne-ren eta Galerie Kaxu-ren (lehen Spacejunk arte zentroak) laguntzarekin.

Festibalak Euskal Herriko biztanleen bizi-ingurunea berrinterpretatzen du, tokiko eta nazioarteko artistak gonbidatuz espazio publikoan eta harekin esku hartzera. Askotariko formetan, sortutako lanek lurraldea hartzen dute denbora jakin batez, batzuetan desagertu arte. Webgune honetan orain arte egindako proiektu artistiko guztiak aurkituko dituzu, baita zure eskura jarritako baliabideak ere.

Arte bisualen esparruan ezinbesteko hitzordua bihurtuta, Points de Vue urtero urrian egiten da. Jaialdiak publiko ororentzako programazioa eskaintzen du: obra berrien ekoizpena, bisita gidatuak, sormen tailerrak, proiekzioak eta ikus-entzunezko performanceak, besteak beste. Halaber, arte bisualen sektoreko eragileek elkartzeko aukera ematen du, topaketa profesionalen bidez gai egituratzaileen inguruan.

Ilustrazioa – eskubide guztiak erreserbatuta:
Points de Vue-ren lehen edizioko artistak, 2017an.
Goitik behera eta ezkerretik eskuinera:
RNST, OakOak, Elodie eta Fabio (Dourone), Xabier Ride, Sebas Velasco, Xabier Anunzibai Deih, Jon Fox
Jaune, Isaac Cordal, Paul eta Rémi (SismikAzot).

Prentsa aldizkaria

France 3 TV – 2023
SUD-OUEST – 2022
TVPI – 2021
SUD-OUEST – 2020
TF1 TV – 2017