C215 / FR

Parcours quartier des musées

C215 (Christian Guémy), arte urbanoaren nazioarteko figura nagusietako bat, Baionara gonbidatua da zazpi erretraturen ibilbidea sortzera, bere ohiko estiloan, pochoir bidez. Proiektuak “C215 autour de Bonnat” du izena eta museoen auzoan kokatzen da, Baiona ttipian.

Hautatutako erretratuak zuzenean inspiratuak dira Léon Bonnaten lanetan, XIX. mendeko Baionako margolari handiaren obretan. Victor Hugo, Mme Potocka, Jules Labat edota Bonnaten autoerretratu bat bera karrikan kokatuko dira.

XIX. mendeko margolari akademiko baten lana eta artista urbano garaikide baten lana elkarri lotuz, ibilbide honek museoko bildumak beste modu batean deskubritzea proposatzen du. Jacques Laffitte karrika ondare bizi bihurtzen da, berritu den Bonnat-Helleu museoak duen helburuaren oihartzunez: bildumak biziaraztea eta Baionako herritarrekin partekatzea, berrirekitzearen bezperan.