ESCIF / ESP

Libres et Sauvages obrarekin, Escif artista espainolak anitzetan ahantzia den artearen munduko figura bati omenaldia egiten dio: “ahal bezalako artistari”. Libroki margotzen duena, onarpenik beha egon gabe, presio estetiko edo politikorik gabe. Haize kontra, beretzat sortzen segitzen duena, jestuaren, kolorearen eta naturaren maitasunagatik.

Jabekidetasunezko eraikin bateko aitzinaldean, Escif artistak hiru gizon irudikatu ditu kanpoan margotzen ari. Bakoitza kontzentratua da, zutik pentze batean, xibaletaren aitzinean. Estiloak eszena dokumental bat oroitarazten du, kasik fotografikoa, non arrunta poetiko bihurtzen baita. Obra tokiko testuinguruan finkatzeko, artistak euskal tipografia tradizionala erabili du, bere serif handiekin eta tokiko errotzearekin. Hautu horrek galdera bat sortzen du:  Frantzian eta Espainian anitzetan baztertua den euskal kultura ez ote da, bera ere, libro eta basatia?

Fresko horrek bazterrari omenaldia egiten dio, mugetatik kanpo sortzen dutenen ospakizun isila da. Galdera hau egiten du: eta egiazko erradikalismoa libre izatea besterik ez balitz?

1980an sortua Valentzian (Espainia), Escif nazioarteko karrikako arte garaikidearen artista nagusia da. 1990eko hamarkadaren bukaeratik aktibo da, eta obra engaiatua, kritikoa eta poetikoa garatu du, hiri-espazioari zentzu berri bat ematean oinarritua. Haren ustez, “bizitza beti izanen da artea baino interesgarriagoa”.

Bere hizkuntza bisuala soila da, marrak garbiak eta koloreak funtsezkora mugatuak. Baina baliabide-ekonomia horren gibelean dentsitate kontzeptual handia bada. Escifek borroka sozialak, erresistentzia-mugimenduak, kapitalismoaren gehiegikeriak eta gaur egungo erronka ekologikoak galdekatzen ditu. Jestu diskretuak gustatzen zaizkio, haize kontra doazen esku-hartzeak, hiri-errutinan etenaldi gisa jokatzen duten obrak.

Bere obraren parte handi bat Valentzian garatu du, bere sorterrian, baina Escifek mundu osoan obra anitz egin ditu:  Palais de Tokio museoan (Paris), Lyongo Bienalean, Banksyren Dismaland proiektuan (Erresuma Batua), Power Station museoan (Shanghai) eta Dakarreko Bienalean.

Libres et Sauvages obrarekin, aldi berean eztia eta erradikala den freskoa eskaini du, bere ikuspegi minimalistari eta normaren kritikari leial.

Libres et Sauvages ez da egonaldi baten bidez sortu, baina Baiona erdiko pareta diskretu baten okupatzeko Escifi eman karta zuritik. Artista ideia sinple batekin jin zen, kasik xumea:  ahal bezalako artistei omenaldia egitea, instituzioetatik eta igurikatzeetatik urrun sortzen duten margolari anonimo horiei. Eremu publikoan leku bat eskaini nahi izan die, onarpen isila egin.

Bere lagun eta laguntzaile bikainak lagundurik —SAM3 artista, karrikako arte kontzeptualeko artista famatua—, Escifek eraginkortasunez, zehaztasunez eta konplizitatez lan egin du. Elkarrekin, Escifek hitz hauekin argitaratu argazki batean inspiratu eszena margotu dute:

“Poesia, ahal bezalako margolaritzaren gisa, naturaren gisa… beti izanen da libro eta basatia”.

Xehetasun diskretu batek osatzen du freskoa:  margolariaren paletak, doi bat bazterrean margotua, paretaren behereko aldean. Begi keinu diskretua artistaren tresnari berari. Maluruski, paleta hiriko garbiketa zerbitzuek ezabatu zuten, zirrimarra bat zela uste baitzuten. Gaur egun, aztarna bat baizik ez da gelditzen, arretaz baizik begiratuz gero ikus daiteke. Nahi gabeko ezabaketa, baina obraren izpirituarekin bat datorrena: —dena ez da gelditzen, baina dena berriz ager daiteke —arretaz begiratuz gero.