PENIQUE PRODUCTIONS / ES

Le Didam, quai de Lesseps

Penique Production kolektibo katalanak mundu osoan lortu du ospea bere instalazio monumentalengatik, eraikinen barnealdeak espazio murgiltzaile eta iragankor bihurtzen baitituzte. Kolorezko oihal bat airez puztuta, hormak, zorua eta sabaiak berridazten dituzte, bisitariari esperientzia harrigarri eta hauskor bat eskainiz.

Baionako Didam-en gonbidatua, Penique Production-ek lekua guztiz aldatuko duen obra bat proposatzen du. Lehen aldiz, arte garaikideko zentro hori aldi baterako burbuila bihurtuko da, haur eta helduak espazioa beste era batean esploratzera gonbidatuz, haien zentzumenetan gehiago konfiantza eginez.

Festibalaren gai nagusiari loturik —espazio publikoko obren oroimena eta transmisioa-, instalazio honek gogorarazten du, esperientzia batzuk, bizitu dituztenen oroimenean baizik ez direla existitzen.