8 Avenue Capitaine Resplandy
Baionan, Refreshink artistak Canot Club-aren ondoko eraikinean lan eginen du, Aturri ertzean, La Nautique klubaren 150. urteurrena ospatzeko. Proiektuak lotura zuzena du Bonnat-Helleu museoko historiarenarekin: 2024ko berritze lanetan, betoiz estalitako mosaiko handi baten aztarnak aurkitu ziren, 1970eko hamarkadatik desagertua. Giandomenico Facchina ospetsuaren tailerrak egindakoa zen mosaiko hura, eta garaian museoko sarrera apaindu eta erakundearen prestigioa irudikatzen zuen.
La Nautique ere oroimen preziatua da. Arraun-klub historikoa izateaz gain, Saint-André trinketa kudeatzen du, 1594an dokumentatua eta berriki berritua, gaur egun ere Frantzian lanean dirauen zaharrenetarikoa.
Mosaikoaren artea berrasmatuz eta antzinako ondarea, pop artea eta street art-a uztartuz, Refreshinkek bi ondare horiek —artistikoa eta kirolari lotua— elkarrizketan jarriko ditu. Horrela erakusten du oroimena ez dela soilik aztarna materialetan bizi, baita keinuetan, kontakizunetan eta belaunaldien arteko transmisioan ere.