Points de Vue 2017an sortutako nazioarteko hiri-arte festibala da, Euskal Hirigune Elkargoak antolatua, lurraldeko herrien, Baionako Hiriaren eta Kaxu Galeriaren (lehengo Spacejunk Arte Zentroa) laguntzarekin.
Festibalak Ipar Euskal Herriko biztanleen bizi-ingurunea berrikusten du, bertako eta nazioarteko artistak proposatutako espazio publikoen inbestitzera gonbidatuz. Hainbat formatan, sortutako lanak denbora tarte desberdinetan bizi dira eremuan, batzuetan erabat desagertuz ere. Webgune honetan, orain arte egindako proiektu artistiko guztiak aurkituko dituzu, baita zure eskura jarritako baliabideak ere.
Arte bisualen paisaian ezinbesteko ekitaldia den Points de Vue urtero urrian egiten da. Festibalak publiko guztientzat egitarau zabala eskaintzen du: lan berrien ekoizpenak, bisita gidatuak, sormen tailerrak, proiekzioak eta ikus-entzunezko emanaldiak, etab. Horrez gain, topaketa profesionaletan, arte bisualen sektorean parte hartzen dutenentzat, gai nagusien inguruan biltzeko aukera da.
Points de vue festibala urriaren 15etik 19ra iraganen da.
2016tik, ehun artelan baino gehiago sortu dira Baionako espazio publikoan eta Ipar Euskal Herriko hainbat herritan (Donapaleu, Hendaia, Sohüta, Uztaritze, Irulegi, Isturitze, Burgue-Erreiti, Uharte-hiri, Ahurti). Batzuk desagertu dira, beste zenbaitek iraun dute, eta badira denborak ikusezin bihurtu dituenak ere.
Edizio berri honetan, Bonnat-Helleu museoa berriz irekitzekotan dela, galdera bat agertzen da: zer bilakatzen dira karrikan sortzen diren artelanak, diru publikoz finantzatuak eta artista bizien eskutik sortutakoak? Horri erantzuteko, Bonnat-Helleu museoarekin elkarlan berezi bat abiatu da, gonbidatutako artistekin batera hausnarketa hori egiteko.
Urriaren 1etik aitzina, bi artistaren egonaldiak ere abiatuko dira, Hazparnen eta Ziburun, festibalaren oihartzuna lurralde osoan zabaltzeko. Ireki begiak zabal-zabalik: edizio honek artea eta lurraldea nola begiratzeko ikuspegi berriak eskainiko baititu.
LINE UP > C215 / MIOSHE / MONKEYBIRD / MURALESLIAN / NADÈGE DAUVERGNE / PENIQUE PRODUCTIONS / REFRESHINK / SPIDERTAG